jueves, 17 de diciembre de 2009

jueves, 10 de diciembre de 2009

...MuSeOa...


Museoa taldeak proposaturiko ibilbide berdearen parte izanen da; ideia honekin jarraituz, eraikina bera ere ibilbide bat izango delarik.

Eraikina naturan integratzeko nahia; horretarako, sestren norabidea jarraituko duten elementu luzez osatuko da eraikina.

Barne eta kanpoaren arteko harreman zuzena eta etengabea; posiblea da ibilbidean zehar eraikinetik irtetzea, barne eta kanpo arteko muga deuseztatzen baita eta espazio bat bestearen jarraipena gisa ulertzen baita.

Parkean integratzeko nahia; ibilbidearen ardatza jarraituz kokatzen da eraikina, modu honetan, jendea sartzera gonbidatuz. Gainera, sarreran erakustoki bat proposatzen da non ibilbidea jarraitu edo museora sartzeko aukera ematen den.

Komunikazioa malden bidez; maldak eraikinaren puntu desberdinak komunikatzeko elementuak dira eta hauek ere erakusketa guneak izango dira, ibilbide ideia hori potentziatuz.
elementu komunak ibilbidearen erdian kokatzen dira, gune pribatuenak elementu luze hauen muturretan aurkitzen diren bitartean.