arkitektura sedimentu gisa; geldiarazitako mugimendua
Museoa ibaiaren ondoan sedimentutako geruzen pilaketa gisa ulertzen da. Arkitektura naturaren ondorio da eta hori dela eta, natura eta arkitekturaren arteko harremana oso estua da. Museoa, hiriko arkitektura eta natura elkartzeko nahia erakusten du. Horretarako, museoa, trantsizio gune bezala lantzen du.
Museoa, ibaiaren ondorioz sestren kontra jazarritako geruzak dira. Hauek naturarekin integratzeko nahiarekin sestrekin batera gora egiten dute, eraikin osoa aldapa luze batean bihurtuz. Modu honetan museoa ibilbide bat bezala proiektatzen da, aldapa desberdinak gela eta gune desberdinak izango dituztelarik eta aldapa ez ezik, erakusketa gelak ere izango direlarik. Aldaparen ezaugarria erabiliz, erakusketa objektuak modu desberdinen bidez erakutsiko dira gune bakoitzean.
Eraikina naturaren ondorio izanda, sedimentazio prozesu baten ondorio, naturarekin duen harremana zuzena eta estua da. Eraikinean bi patio sortzen dira barnearekin kontaktu zuzena dutena, bertan zuhaitzak eta begetazio daudelarik, ibilbidean zehar naturaren presentzia erakusteko. Gainera, eraikina maldan egotean bista zoragarriak lortzen dira parke aldera; beraz hau aprobetxatuz beirate handiak proposatu dira puntu horietan. Honi esker, eta patioei esker, barne eta kanpoaren arteko harrema oso estua da, bien arteko muga galtzen delarik bi espazioak fusionatuz eta espazio bat bestearen jarraipena bezala ulertuz.
Ebaketan ikusten den moduan, eraikina, sestren norabidean pilatutako geruzak bezala uler daitezke, barne espazioaren funtzioei erantzunez, geruza hauek elkar batuz edota bereiztuz espazio zabalagoak eso estuagoak lortzeko asmoz. Horrela barnean dagoen bisitariaren sentsazioa gela bakoitzean desberdina izanik.
Geruzak sestrekin batera ibaira hurbildu ahal altueran jesiten doaz; altuera desberdintasuna horrek argitasuna lortzeko bidea bilakatzen delarik eta euri urak biltzeko gunea.
Gelen arteko harremana ere desberdina da kasu bakoitzean, batzutan patioak sortzen baitira, besteetan haien arteko harremana nulua baita...
Sekzio orokorretan ulertzen da museoaren trantsizio funtzioa hiria eta parkearen artean, bai barne espazioan bai kanpo espazioan ere. Museoarekin batera espazio publiko ireki bat proposatzen da berdegune eta plataformekin osatuta parkearekin eta naturarekin harremana aregotzeko nahiarekin. Hauen artean, berdeguneak, esertzeko lekuak, behatokiak... aurkitzen dira naturarekin kontaktuan dagoen gune lasai eta atsegina sortuz ibaiaren aurrean.
Museoaren sapaiaren gune batzuk ere zapalgarriak proposatzen dira behatoki bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario