...Santiago Bidea...
Santiago bideak zulo asko alde batera uzten dituela ikusirik eta kale paraleloak zulo guztiak zeharkatzen dituela ikusi ostean, bi kaleen arteko fusio bat egiten saiatu gara, Santigo bidea mantenduz baina kale bakar batean zentratu beharrean bi kaleetan programa zabaltzen, bien artean zig-zag bat sortuz.
Kaleen arteko zig-zag hau lortzeko programaren bidez eginen da, lote handietan uraren eta berdearen gunea proposatu ditugu, bertan funtzio deberdinak egonik, hauen programa lagunduko du ibiltaria kale batetik bestera zeharkatzera.
Programa zehazterako orduan eta zuloei funtzio bat ezartzerako orduan peregrino baten beharrei erantzuten saiatu gara. Harrera gunea Santiago bidetik beharrean alboko kalean proposatu dugu. Hori izango da ibiltariak aurkituko duen lehen gunea, harrera, informazioa eta konsigna.
Ibiltariak beharko lukeen hurrengo elementua osasun zentru bat izango litzateke; bidean izan dituen zauri eta lesioak sendatu ahal izateko.
Programarekin jarraituz, uraren gune bat proposatu dugu ondoren. Hemen, peregrinoa aseatzeko eta garbitzeko behar dituen elementuak aurkituko ditu: dutxa publikoak, komunak, iturriak... Saiatu gara ahalik eta publikoen egiten; ahalik eta merkeena izan dadin ibiltarientzako. Gune honetan ere, barrakoiak proposatu ditugu, soilik lo egiteko gunea izango da horregatik oso merkea da; baina dutxa publikoak, komunak... gune berdinean egotean ez dago inolako arazorik, behar guztiei eranzun ahal izango baitio bertan.
Ibiltariaren nahia jarraituz, ondoren, gune berde bat proposatu dugu, bertan berdeguneak (lasaitzeko eta deskansatzeko), barbakoak (bazkaltzeko)... egongo dira; gune hau gune lasaia izango da. Hemen, alberge bat proposatzen da, berdegunearekin kontaktuan.
Amaitzeko, hotela eta etxebizitzak daude, ibiltariak dutxatu eta deskantsatu ondoren lo egiteko gune bat bila dezan. Hala ere, etxebizitzak ez dira azkeneko loteetan egonen soilik, lote desberdinetan banatuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario