domingo, 14 de marzo de 2010

LeHeNeNgO iDeIaK...




Orubea ikusita, berdegunea erdian kokatzen da, alboetara hedatzen delarik, horrela ahal den gehiena natura izan dadin. Modu horretan ntura izango da hiru zuloak elkartuko eta bateratuko dituen elementua. Ideia horrekin jarraituz, eraikinak alboetan kokatzen dira eta forma sinple eta zuzenak proposatzen dira, eremu gehiena naturari eskeiniz.


Eguzkiaren aprobetxamendua maximoa izan dadin, eraikina ezkerraldeko medianeran apoiatzen da. Erdian albergea egonen da, naturarekin kontaktu zuzenean. Alboetan ordea, etxebizitzak kokatuko dira eta natura dela medio lortuko da hiru eraikinen arteko lotura. Gainera albergeak programa zabala izango duenez posible izango litzateke hiru eraikinak plataformen bidez lotzea, haien arteko lotura sendotuz.



Albergeari dagokionez, ez da soilik ibiltarientzako izanen, herritarrek ere erabili ahal izateko eraikina izango da.
Albergea erdiko zuloan kokatuko da eta naturarekin fusionatuko da. Naturarekin erlazioa sakontzeko asmoz, egurrezko fatxada erabiltzea aproposa iruditu zait, hala ere, beirateak izango dira espazio guztietatik natura disfrutatu ahal izateko.
Eraikina bi zatitan banatuko da, batean eguneroko zonaldeak eta soilik ibiltarientzako izanen dena kokatuz (logela, sukalde, egongela...) eta bestean aldiz, denontzako erabilerarako izanen diren guneak (zinema, gimnasioa, hitzaldi-gela...). Bi zonaldeak bereiztutak egonen dira, zaratak peregrinoa molestatu ez dezan,beraz, bi eraikin bereiztuko dira plataformen bidez elkar lotuko direnak. Bi eraikin hauen bereizketa albergera sarrera izango da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario