Logroñoko alde zaharra lantzen...
estalki oina;
oin orokorra;
eraikin publikoa;
ebaketa orokorrak;
albergeko logelen modulua;
etxebizitzak;
miércoles, 5 de mayo de 2010
Berdegunea
Ideia nagusia espazio publiko bakar eta zabala egitea da, berdegune bat hain zuzen ere, Logroñoko alde zaharrean natura ezartzeko asmoarekin.
Ideia hau mugara bideratuz, olatu berdeak sortzea pentsatu dut, hau da, kota desberdinetan banatzen diren olatu forma duten ilarak sortzen duten berdegune zabala.
Kota desberdintasun hau aprobetxatuz, argia-sarrerak eta orientazioa baloratuz, eraikinak kokatuko dira, beti ere berdegunearekin harremanean.
Kaleekiko perpendikular diren ilarak berdeguneak bilakatuko dira, hauen azpian eraikinak ezarriz.
Kota desberdinetan eskailerak ezarriko dira, beti ere, olatu desberdinen arteko harremana ahalbidetuz. Eskailera hauek plataforma ere bilakatuko dira, egoteko guneak,eszenatokiak... sortuz.

Eraikin publikoari dagokionez, bitan banatzen da.
Batean albergeari dagozkion espazioak egonen dira; egongela, jangela eta logelak.
Bestean, ordea, hiritarrei, eskeinitako espazioak; hitzaldi-gela, zinema-gela, administrazioa....
Banaketa honen ondorioz, bi espazio desberdin lortzen dira, eta albergea elementu pribatuagoa lortzen da, zaratatik babesteaz aparte.
Erdian, bi espazioak lotuz, komunikazioak eta patio bat izanen dugu. Komunikazioak kanpoan gelditzen dira, eta arrapalen bidez eginen da. Patio hau bi parkeak elkar lotzeko elementua izanen da, beraz, arrapalan gora zohazela bi parkeak disfrutatzeko aukera egonen da.
Eraikinak 3 solairu izanen ditu, eta albergearen solairuak beste eraikinarekiko 1.5 m desfasatuta egonen da. Horrela, albergea 0 kotatik 1.5 m igoko da, pribatutasuna lortuz.
PROGRAMA:
1.solairua:
jangela-egongela //administrazioa
2.solairua:
logela-egongela // hitzaldi-gela
3.solairua:
liburutegi-egongela // zinema-gela
Kaleen lerrokadurarekin apurtuz...
Hutsunea 2 kale gurutzatu eta hiru hutsune desberdinetan banatzen da. Helburua 3 hutsuneak bakar bat bezala irakurtzeko ideia da. Horretarako, orain arte Logroñok mantendutako kaleen hierarkia eta lerrokadura apurtu eta espazio publiko zabala proiektatzen da.
Ideia nagusia kaleen lerrokadura apurtzea da, kaleen trazadura berdegunean amaituko delarik, ibiltariak espazio publikora sartzera bultzatuz. Gainera, modu honetan, bi kaleak elkar lotuko dira, bata bestearekin harremanean jarriz eta batetik bestera pasatzeko aukera utziz, zig-zag bat bermatuz.
Espazio bakar bat lortzeaz gainera, ikuspegi zabala lortu nahi da, hau da, hiru hutsuneen arteko kontaktu bisuala. Zauden lekuan zaudela 2 kaleak bisulki zeharkatzeko aukera izatea eta bista ahalik eta hurrunen jutea, espazio dena bisualki ikusteko aukera izanez. Modu honetan, era errazago baten lortzen hiru espazioak bakar bat bezala irakurtzea.

Kaleen lerrokadurek jada ez dute garrantzirik, ez dute balio espazioa banatzeko. Espazioa kaleekiko perpendikularrak diren ilarak bereiztuko dute, haien artean, eraikinak, espazio berdeak eta ibilbideak bereiztuko direlarik.
Eraikin publiko nagusia (albergea, ekipamendu publikoak ere izango dituena), erdian kokatuko da. Eraikina hau bitan banatzen da, albergea eta hiritarrei eskeinitako zerbitzuak bereiztuz. Banaketa honek, bere alboetan gelditzen diren bi parkeak elkar batuko ditu eta kaleen lerrokadura erdira eramango du, hiritarrak parkean barna sartzera bultzatuz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)