miércoles, 5 de mayo de 2010

Eraikin publikoa

Eraikin publikoari dagokionez, bitan banatzen da.

Batean albergeari dagozkion espazioak egonen dira; egongela, jangela eta logelak.
Bestean, ordea, hiritarrei, eskeinitako espazioak; hitzaldi-gela, zinema-gela, administrazioa....
Banaketa honen ondorioz, bi espazio desberdin lortzen dira, eta albergea elementu pribatuagoa lortzen da, zaratatik babesteaz aparte.
Erdian, bi espazioak lotuz, komunikazioak eta patio bat izanen dugu. Komunikazioak kanpoan gelditzen dira, eta arrapalen bidez eginen da. Patio hau bi parkeak elkar lotzeko elementua izanen da, beraz, arrapalan gora zohazela bi parkeak disfrutatzeko aukera egonen da.
Eraikinak 3 solairu izanen ditu, eta albergearen solairuak beste eraikinarekiko 1.5 m desfasatuta egonen da. Horrela, albergea 0 kotatik 1.5 m igoko da, pribatutasuna lortuz.
PROGRAMA:
1.solairua:
jangela-egongela //administrazioa
2.solairua:
logela-egongela // hitzaldi-gela
3.solairua:
liburutegi-egongela // zinema-gela

No hay comentarios:

Publicar un comentario