Hutsunea 2 kale gurutzatu eta hiru hutsune desberdinetan banatzen da. Helburua 3 hutsuneak bakar bat bezala irakurtzeko ideia da. Horretarako, orain arte Logroñok mantendutako kaleen hierarkia eta lerrokadura apurtu eta espazio publiko zabala proiektatzen da.
Ideia nagusia kaleen lerrokadura apurtzea da, kaleen trazadura berdegunean amaituko delarik, ibiltariak espazio publikora sartzera bultzatuz. Gainera, modu honetan, bi kaleak elkar lotuko dira, bata bestearekin harremanean jarriz eta batetik bestera pasatzeko aukera utziz, zig-zag bat bermatuz.
Espazio bakar bat lortzeaz gainera, ikuspegi zabala lortu nahi da, hau da, hiru hutsuneen arteko kontaktu bisuala. Zauden lekuan zaudela 2 kaleak bisulki zeharkatzeko aukera izatea eta bista ahalik eta hurrunen jutea, espazio dena bisualki ikusteko aukera izanez. Modu honetan, era errazago baten lortzen hiru espazioak bakar bat bezala irakurtzea.
Kaleen lerrokadurek jada ez dute garrantzirik, ez dute balio espazioa banatzeko. Espazioa kaleekiko perpendikularrak diren ilarak bereiztuko dute, haien artean, eraikinak, espazio berdeak eta ibilbideak bereiztuko direlarik.
Eraikin publiko nagusia (albergea, ekipamendu publikoak ere izango dituena), erdian kokatuko da. Eraikina hau bitan banatzen da, albergea eta hiritarrei eskeinitako zerbitzuak bereiztuz. Banaketa honek, bere alboetan gelditzen diren bi parkeak elkar batuko ditu eta kaleen lerrokadura erdira eramango du, hiritarrak parkean barna sartzera bultzatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario