sábado, 24 de octubre de 2009

HeDwIg aNd tHe aNgRy iNcH


Pelikula hau asko gustatu zitzaidan. Pelikulak gauza interesgarria asko ditu. Lehenik, musika izugarria iruditu zitzaidan, asko gustatu zitzaidan "the origin of love" izeneko abestia eta honen videoclip-a, non marrazki bizidunak agertzen diren letran ematen diren egoerak azalduz. Gainera oso polita iruditu zitzaidan musikaren bitartez istorioa azaltzea, letrek bere bizitzako momentu desberdinak azaltzen dituztelarik. Pelikularen estetika ere oso ona eta landua da, makillajea, arropak... Honetaz gain, pelikulak oso ondo adierazten ditu hormaren bi aldetan ematen ziren desberdintasun kulturalak eta hormaren erorketak izan zuen garrantzia. Beraz, uste dut bai azala bai edukia ona duen pelikula dela.


El cIeLo sObRe bErLiN


Nire ustez pelikula hau oso ona da baina ikusteko zaila. Uste dut beharrezkoa dela bitan ikustea ondo ulertu eta disfrutatu ahal izateko. Gainera bere gidoi filosofikoak pelikula mantsoa eta astuna izatera bultzatzen du. Sentsazio eta emozioz betetako filmea da eta reflexionatzera bultzatzen zaituena. Argazkigintza paregabea.

miércoles, 21 de octubre de 2009

ZeNtZuEn aRkItEkTuRa


Al principio fue la luz y la sombra, el vacío y la idea, el sueño de un paisaje sin materia. En la pulsión de las horas y los dibujos germinó una arquitectura ingrávida de espacios ficticios, visiones trascendentes y sensaciones nebulosas. Al ejercicio de la duda le siguió el secuestro del tiempo. A la reflexión minuciosa le sobrevino el triunfo del concepto. Nada impidió que la ruina se transformara en un lugar habitable.



La esperanza es esa luz que se cuela por los intersticios de la pared e incita a mirar lo que se esconde más allá. Superada por el propio resultado la oposición esencial entre las características mecánicas y culturales del arte, la arquitectura renace a través de sus procesos tecnológicos de producción. En la inmaterialidad de la obra se articula el concepto filosófico y la realidad poética de La Ruina Habitada.






"La ruina no se rehabilita ni se restaura, únicamente se adapta para hacerla habitable"










lOgRoÑo


Adin desberdineko hiritarrei galdera batzuk egin ostean, denak ados zeuden alde zaharra berpiztu beharra zegoela. Hiria aztertzean, ikusi genuen, honen hazkuntza ibaiaren alde bateruntz eman zela, ibaiaren bestaldea garatu gabe utziz. Hau dela eta, alde zaharrean amaituko zuten ibilbide desberdinak sortzea proposatu genuen, hiriaren zonalde desberdinak elkar lotuz eta alde zaharra berpiztuz.




Gehien bat ibaiaren bestaldean zentratu nahi izan ginen, hiriaren hazkuntza alde desberdinetan emateko eta alde zaharra berriro ere zentru bihurtzeko. Horretarako ibaiaren bestaldean ibilbide zehatzago bat proposatu genuen. Ibilbidea itxia da eta gune desberdinak daude non aktibitate sozialak aunitzak ematen diren. Hiritarren nahiak eta beharrak kontutan hartuz arlo deserdinak lantzen dira; urarekin kontaktua, gastronomia, bidegorria (zirkuitu osoan zehar ematen dena)...






Hemen dago proiektua azaltzeko egindako bideoa:


viernes, 16 de octubre de 2009

KuRtSoRaKo hElBuRuAk


Laugarren urtea da jada proiektuak ikasgaia lantzen eta gure ezaguerak handitzen doaz. Aurten espero dut arkitekturan orain arte ikasitakoa praktikan jarri ahal izatea eta proiektuak ahalik eta errealenak egiten saiatzea, proiektuen alderdi desberdinak landuz eta ez soilik forma eta itxura kontutan hartuz baizik eta egitura bezalako alorrei ere garrantzia emanez.

Baita ere aurten, gure ikuspuntuak zabaltzea gustatuko litzaidake; bai ideiak garatzerako orduan bai proiektua adierazteko orduan, orain arte proiektuak aurkezteko izan dugun era hautsi eta askatasun osoz lan egitea. Ikuspegiak zabaltzeko ideia ezin hobea iruditzen zait talde lanean aritzea, azken finean gure ikaskideetatik gauza asko ditugu ikasteko edota konpartitzeko. Eta ez soilik ideiak elkarbanatzeko baita ere oso garrantsitzua iruditzen zait talde lanean aritzen jakitea, eta nahiz eta batzutan kostatu uste dut amaierako emaitza onuragarria dela. Gainera, blog-aren ideia oso ona iruditzen zait, ez soilik taldekideen ideiak baizik eta ikaskideenak ere ezagutu ahal izateko eta gure proiektuak disfrutatu et komentatu ahal izateko.

Azkenik espero dut aurten lana progresiboa izatea eta irakasleekin komunikazioa eta gertutasuna ematea, proiektuen jarraipen bat egon dadin eta hauek asteroka aurrera joan daitezen.