Pelikula hau asko gustatu zitzaidan. Pelikulak gauza interesgarria asko ditu. Lehenik, musika izugarria iruditu zitzaidan, asko gustatu zitzaidan "the origin of love" izeneko abestia eta honen videoclip-a, non marrazki bizidunak agertzen diren letran ematen diren egoerak azalduz. Gainera oso polita iruditu zitzaidan musikaren bitartez istorioa azaltzea, letrek bere bizitzako momentu desberdinak azaltzen dituztelarik. Pelikularen estetika ere oso ona eta landua da, makillajea, arropak... Honetaz gain, pelikulak oso ondo adierazten ditu hormaren bi aldetan ematen ziren desberdintasun kulturalak eta hormaren erorketak izan zuen garrantzia. Beraz, uste dut bai azala bai edukia ona duen pelikula dela.
Nire ustez pelikula hau oso ona da baina ikusteko zaila. Uste dut beharrezkoa dela bitan ikustea ondo ulertu eta disfrutatu ahal izateko. Gainera bere gidoi filosofikoak pelikula mantsoa eta astuna izatera bultzatzen du. Sentsazio eta emozioz betetako filmea da eta reflexionatzera bultzatzen zaituena. Argazkigintza paregabea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario