viernes, 16 de octubre de 2009

KuRtSoRaKo hElBuRuAk


Laugarren urtea da jada proiektuak ikasgaia lantzen eta gure ezaguerak handitzen doaz. Aurten espero dut arkitekturan orain arte ikasitakoa praktikan jarri ahal izatea eta proiektuak ahalik eta errealenak egiten saiatzea, proiektuen alderdi desberdinak landuz eta ez soilik forma eta itxura kontutan hartuz baizik eta egitura bezalako alorrei ere garrantzia emanez.

Baita ere aurten, gure ikuspuntuak zabaltzea gustatuko litzaidake; bai ideiak garatzerako orduan bai proiektua adierazteko orduan, orain arte proiektuak aurkezteko izan dugun era hautsi eta askatasun osoz lan egitea. Ikuspegiak zabaltzeko ideia ezin hobea iruditzen zait talde lanean aritzea, azken finean gure ikaskideetatik gauza asko ditugu ikasteko edota konpartitzeko. Eta ez soilik ideiak elkarbanatzeko baita ere oso garrantsitzua iruditzen zait talde lanean aritzen jakitea, eta nahiz eta batzutan kostatu uste dut amaierako emaitza onuragarria dela. Gainera, blog-aren ideia oso ona iruditzen zait, ez soilik taldekideen ideiak baizik eta ikaskideenak ere ezagutu ahal izateko eta gure proiektuak disfrutatu et komentatu ahal izateko.

Azkenik espero dut aurten lana progresiboa izatea eta irakasleekin komunikazioa eta gertutasuna ematea, proiektuen jarraipen bat egon dadin eta hauek asteroka aurrera joan daitezen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario